XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapituluan zehar ikusiko denez, errealitatean banaketa hau egitea oso zaila da.

4.2. Partikula ez-metaliko hauskorren eragina esfoliazioaren nukleazioan

Haustura hauskorraren lehenengo fasea mikropitzadura baten sorrera da eta horretarako, elementu hauskor baten haustura gertatzea beharrezkoa da.

Elementu hauen artean, bibliografian gehien aipatzen direnak partikula ez-metalikoak dira.

Esfoliazioaren bitartez hautsitako probetan haustura hauskorraren sorrera aurkitzea oso zaila da askotan.

Kasu gehienetan, elementu hauskorraren tamaina oso txikia da (amplt; 1 ampmicro;m), eta batzuetan ezinezkoa da analisi fraktografikoaren bidez identifikatzea.

Hori dela eta, bibliografian oso kasu gutxitan erlazionatu dira esfoliazioaren sortzaileak eta mikroegitura.

Argitaratutako lanen artean, ondoko hiru mota desberdinak bereiz daitezke:

- karbono urriko altzairuetan (ferrita eta zementitaz osatutako mikroegituretan) eta altzairu bainitikoetan (A533B presio-ontzitarako altzairua, adibidez), ale-mugetan dauden karburoen hausturaren bitartez sortzen dira mikropitzadurak.

Hala ere, kasu gehienetan, fraktografia aztertuz ezin izan da hausturaren hasieran karburoa identifikatu.

Kasu horietan, kalkulu teorikoetan eta analisi estatistikoetan oinarritutako ereduak erabiliz, karburoak esfoliazioaren sortzailetzat jo dituzte ikertzaileek [23, 34-36].

- altzairu perlitikoetan eta soldaduretan, inklusioak dira esfoliazioaren nukleazio-guneak [38].

- amaitzeko, beste zenbait kasutan elementu sortzailea mikroegiturazko beste parametro-mota batzuk izaten dira.

Lewandowski eta Thompson-ek adibidez, zenbait altzairu perlitikotan, esfoliazioa, perlitaren zementitazko orrien hausturaren bitartez gertatzen dela baieztatu dute [39].

HAZ egituretan (hau da, soldaduraren beroak eragindako altzairuaren zonaren egituretan), fase hauskorrak ere (martensita adibidez) mikropitzadurak sortzeko gune egokiak izan daitezke.